XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zertako eskola au sortu?.

Kristiñauak euren erlijiñoko egietan ondo ikasiak eta sendoago oiñarrituak ikusi nai dituelako.

Ez-jakin andia ikusten dau arlo orretan.

Berak bide barriak dakaz kristiñau-ikasbidea irakasteko.

Bide batez Kristiñautasuneko egiak aldi atako eritxi eta irakatzi okerrak aurrean salatzeko beste jakite askoren argitasunak emon nai deutzez kristiñauai.

Domekero da eskola ori San Agustin parrokian.

Ara ekarri ditu Barcelonako eleizgizon eta laiko argituenak Katekesiaren ostean euren itzaldiak egiteko.

Lau urtez iraun dau eskola orrek.

Gotzaitegiko Boletin-ak eta beste egunkari batzuk be zabaltzen dabe ango irakatsien barri.

Baiña arerioak be baditu eta salaketan asi dira: karlisten aldeko azpilana ei zan.

Eta ori naiko eztala, 1854-n Barcelona inguruko lantegietan langilleak opor egiten asi diranean, Aita Palauren katekesi-eskolari botaten deutsoe errua.

Bata besteagaz ondo eztatozen salaketak diran arren, Barcelonako Gobernador Militar danak, auzia bestela konpontzeko gauza eztala, azkenengo salakuntza orri siñiste osoa emon deutso, eta eskoleari giltzak bota eta Aita Palau Ibizara erbesteratzea erabagi dau.

Gotzaiñaren, Palau beraren eta beste askoren alegiñak alperrik izan dira salakuntza ori Gobernadorearen burutik kentzeko.

Palauk emoniko argitasun guztiak fraillearen arrokeriaren ezaugarritzat emoten ditu.

Ibizako bakartasunean.

Aita Palauk bere gogoko lekurik egokiena aurkitu dau Ibizan Els Cubells inguruan bere otoitzerako gogoa asetzeko.

Barcelonan, Vallcarca inguruan billatu eban zuloak eta bere bakar otoitzerako erabilten ebanak ez eutzan Ibizakoari urrik emoten.

Ibizan, Els Cubells-en aurrez aur an eukan itsasoak inguraturiko atx-txuntxur bildurgarri bat: El Vedrá.

Txalupa baten bertara eldu eta atxaren barruan an dau zokondorik ezkutuena bere bakar-bizitza eta otoitzerako.